Nontzeberri

Ginarice taldeak EP berria argitaratu ditu

Hiru urte igaro dira Ginarice oriotarrek bigarren lana argitaratu zutenetik. Bada, oraingoan, egitasmo bitxi batekin itzuli dira, izan ere, lau EP argitaratuko dituzte. Ur izenburukoa da lau horietatik lehenengoa.

EPak iraupen luzeko bi doinu instrumental biltzen ditu. Motondo izenburuko doinua apurka-apurka jaiotzen da, biolinaren laguntzarekin, melodiak sortuz, piezaren gailurrera iritsi arte. Every End is a New Beginning da beste kantua, antzeko ezaugarriak dituena, baina horretan gitarren indarra nabarmentzen da.

Doinuok instrumentalak dira, melodia eta atmosferez beteta, baina intentsitate handiko uneekin tartekatuak, GY!BE eta Silver Mt. Zion taldeen antzerakoak.

Gipuzkoarrek bira txiki bat ondu dute Ur aurkezteko. Hala, ekainaren 13an, Donibane Garazin izango dira; 18an, Donostiako Dabadaban; 19an, Erandioko Sentinel aretoan, Larry Bird bilbotarrekin; eta, azkenik, 20an, Ordizian.

Exit mobile version