MUSIKA

Ghost Number & His Tipsy Gypsies bandak disko berria aurkeztuko du bihar

Donostiako Ghost Number & His Tipsy Gypsies bandak From Dawn to Dust izenburuko lana aurkeztuko du bihar, Gipuzkoako hiriburuko FNAC saltokian, 12:00etatik aurrera.

Ghost Number & His Tipsy Gypsies iraganera begiratzen duen taldea da, makina bat estilo eta soinu berreskuratzeko asmoz: country goibela, erritmo afrokubatarrak, calypso beroa, Europako jazza, swing dantzagarria, eta abar.

Diskoa, hain zuzen, estilo horien zertzeladekin jositako lan koloretsua da. Red Ribbon Music bulegoaren arabera, “oihaneko sakontasuna, country koipetsua, 1920eko hamarkadako swing zaharrena, Haitiko calypsoa eta Tom Waits esperimentalenarenukituak uztartzen dira, melodia itsaskorrak eta dotoreak lortzeko”.

Diskoa David Pisabarro 413 talde-buruak idatzi, grabatu eta ekoitzi du, eta Pisabarrok eta Mikel Eceizak masterizatu dute Mecca estudioetan.

Informazio gehiago: ghostnumber.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button