ESZENA

“Ghero: azken euskalduna” obra ikusteko aukera urrian, makina bat herritan

Tartean Teatroa konpainiak Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira ondutako Ghero: azken euskalduna obrak bere bideari jarraitzen dio urrian zehar ere.

Izan ere, Arriaga Antzokiko oholtzan aurkeztu zen Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira, eta geroztik, Euskal Herriko hainbat herritan antzezten ari da, etenik gabe.

Hala, urrian zehar eskainiko dituen saioak honakoak dituzue: urriaren 8an, Baionako Antzokian; 11an, Gernikako Lizeo Antzokian; 12an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian; 13an, Getxoko Muxikebarri Antzokian; 24an, Durangoko San Agustin Kulturgunean; eta 25ean Eibarreko Coliseo antzokian.

Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.

Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez”.

Informazio gehiago hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button