ARTEA

“TXO!” kolektiboaren erakusketa Andoainen

TXO! Kektiboa 1989 urtean eratu zen Legazpin. Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmeronek sortu zuten taldea hainbat arte diziplinatan ikertzeko xedearekin, hala nola, diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argazkigintza, serigrafia, eskultura eta musika.

Kolektibo horren erakusketa bat ikusgai dago Andoaingo Bastero Kulturgunean 2013ko urtarrilaren 2a bitarte, Txo! Lagun askeak – sujetos sueltos izenburupean.

Bertan, Alain Sistiaga, Aitor Ruiz de Eguino, Carlos Ausserlandscheider, Gonzalo Etxebarria, Gorka Salmern, Iker Valle, Ion Zabaleta, Joxe Luis Elexpe “Pelex”, Patxi Laskaray, Peio Goello, Ricardo Pascual, Olatz Goiburu, eta Xabier Celestino artisten lanak paratu dituzte.

Taldeak hainbat erakusketa kolektibo egin ditu 1990az geroztik. Aurten, esate baterako, beste bi egin ditu Iruñean: Pincelhadas eta Txokos izeburukoak. 2013an, gainera, beste bat egingo dute Zumaian, Mutxos! Pensando.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button