LITERATURA

"Two Basque Stories"

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian eta Sugeak txoriari begiratzen dionean dira testuok, Nere Leteren itzulpena dela medio oraingoan hurrenez hurren Two Letters All at Once eta When a Snake Stares at a Bird gisa kaleratuak.
Itzulpena duela hogei urtetik gora Estatu Batuetan bizi den Nere Lete errenteriarrak egina da eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) Two Basque Stories izenburupean argitaratu ditu.

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian Boisen kokatutako istorioa da: bertan bizi den 80 urteko Old Martin artzain euskaldunak bi gutun jasotzen ditu Euskal Herritik. Bere istorioa, ordea, unibertsala da, edozein immigrantek bere baitan biltzen dituen bizitza, batzuetan itxuraz desberdin eta separatuez.

Atxagaren liburuetan ez da beti honela, baina kasu honetan itzulpena zuzenean euskaratik egina da. Marrazkiak Antton Olariagari dagozkio.

Euskalkulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button