ESZENA

“Ghero: azken euskalduna” antzezlana Oñatin eta Arrasaten taularatuko dute

Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira ondu du Tartean Teatroa konpainiak Ghero: azken euskalduna izenburuko obra. Azaroaren 20an estreinatu ondoren, egun, Euskal Herriko hainbat herritan antzezten ari da. Hala, bihar, hilak 11, Oñatiko Santa Ana aretoan izango da, 22:30etik aurrera, eta igandean, Arrasateko Amaia antzokian, 19:30ean.

Patxo Telleriak idatzitako gidoian oinarrituta, Ana Garayren eszenografiarekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Mikel Losada, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak arituko dira oholtza gainean, Tartean Teatroak formatu handirako dakarren proposamen berrian. Musika, Iñaki Salvador piano-joleak, ikuskizunerako propio sortutakoa da.

Euskara da protagonista nagusia obran. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu, Telleriaren lanetan ohikoa den umore ukituarekin. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, eta dozena bat hizkuntza desberdin erabiltzen dituzte aktoreek: ingelesa, frantsesa, gaztelera, txinera, katalana edo galiziera, “eta oraindik existitzen ez den fikziozko hizkuntza “globala”, 3000.urtean, gizateria osoak egiten duena”, konpainiaren arabera. “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, “euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu