IKUS-ENTZUN

Getxoko “Mendi Tourra” ekimena ostegunera bitartean

Azaroaren 11, 12,13 eta 14an, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikularik onenetako batzuk eskainiko dira Muxikebarri Zentroan. Ikastetxeentzako 12 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako saioak ere antolatu dira goizetan.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialditik iragan diren filmik ikusgarrienetako batzuk pantailaratuko dituzte egunotan, Getxon. Lau egunez bina orduko saioak egingo dira, astelehenetik ostegunera, Muxikebarri Zentroko Areeta Aretoan.

Film guztiak zinemaldiko iazko edizioan nabarmendu zirenak dira eta, tartean The Dawn Wall, Tommy Caldwell eskalatzaile iparramerikarraren ibilbidea islatzen duena, mundu osoan arrakasta itzela izan duen lana. Horretaz gain, The Search for the Wooo pelikula ikusi ahalko da David Lamaren oroitza ekartzen duena. Kepa Acero haren lagunak parte hartzen du pelikulan, eta Muxikebarrin izango da jendaurrean hitz egiteko prest.

Egunotan ikusiko diren film guztiak honakoak dituzue: Everest Green, Mendiko Film Onena; Bayandalai Lord Of The Taiga, Kultura eta Natura Film Onena; Viacruxis, Film Labur Onena; This Mountain Life, Sail Ofiziala; The Search For The Wooo, Sail Ofiziala; Liv Along The Way Sail Ofiziala; Up To Speed, Sail Ofiziala; In The Starlight, Sail Ofiziala, eta Age Of Ondra, Sail Ofiziala.

Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta, euskaraz eta gaztelaniaz.

Aurtengo honetan ere Getxoko ikastetxeetako ikasleek saio bereziak izango dituzte, goizetan, Muxikebarri Zentroan. DBH-1etik Batxilergoko ikasleetaraino, 12-18 urte bitarteko gazteei, haiei egokitutako programazioa eskainiko zaie. “Mendizaletasuna eta zinemagintza uztartuta hainbat gai eta balore landu ahal izango dituzte ikusitako pelikulen inguruan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu