MUSIKA

Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketan parte hartuko duten artistak iragarri dituzte

Getxoko Jazzaldiak Talde Lehiaketan parte hartuko duten artisten izenak zabaldu ditu. Guztira, lau talde lehiatuko dira: Anders Fjeldsted Sextet (Danimarka), Bilderband (Alemania), Rostov Jazz Quartet (Errusia) eta Pepe Zaragoza Quintet (Espainia). Uztailaren 4tik 7ra arituko dira Getxon.

20 herrialdetako 64 talde aurkeztu dira aurtengo Talde Lehiaketara, eta antolatzaileek lau aukeratu dituzte: Anders Fjeldsted Sextet (Danimarka), Bilderband (Alemania), Rostov Jazz Quartet (Errusia) eta Pepe Zaragoza Quintet (Espainia). Espainiak, Alemaniak eta Poloniak aurkeztu dute talde kopuru handiena.

Talde irabazleak 4.300 euro jasoko ditu, bai eta diskoa grabatuko du ere. Bigarrenak, berriz, 1.800 euro jasoko ditu, eta azkenik, musikari onenak 900 euro irabaziko ditu. Sariez gainera, irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dute, Getxo Jazzek jaialdi horiekin dituen hitzarmenak tarteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button