Nontzeberri

Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketako finalistak

Lukas Gabric Group (Austria), Liya Grigoryan Trio (Holanda), Ylativ algo Quintet (Alemania) eta Massimax Project (Italia) taldeek parte hartuko dute Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketako finalean.

Massimax-Project italiar-suediar hirukotea azken aldian Italian ari da jotzen, Suedian eratu arren. Liya Grigorian Trio ere hainbat jatorritako musikariek osatutako proiektua da; Liya Grigoryan piano-jotzailea da taldearen buru, eta hirukoteak hainbat sari jaso ditu.

Lukas Gabric Group, halaber, Austriako, Hungariako eta Alemaniako musikariek abiatutako egitasmoa da; eta jazz tradizio berrinterpretatzeko gaitasuna handia erakutsi duen banda da.

Amaitzeko, Ylativ Algo Quintetek Alemaniako eta Errusiako musikari gazteek Leipzigeko kontserbatorioan ondutako banda da, esperimentazioa jorratzen dute, energia handiarekin.

Sarien harira, 3.750 euro poltsikoratuko dituzte irabazleek, bai eta zuzeneko diskoa ere grabatuko dute. Bigarren sariari 1.500 eurokoa izango da, eta bakarlaririk onenak 750 euro eskuratuko ditu. Horrekin batera, Hoeilaarteko (Belgika) jazzaldian ere parte hartuko dute.

Exit mobile version