BERTSOTAN

I. Bertso-barnetegia Forun

Euskalduntzeari zuzendutako I. Bertso-barnetegia egingo da abuztuaren 1etik 7ra, Foruko (Bizkaia) AEK-ren aterpetxean, Bertsozale Elkartea, AEK, eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Oinak Buruan Bertso-eskolak antolatuta.

Euskara ikasteko beste modu bat eskaini nahi dute barnetegiek, eta bertan parte hartzeko ez da inolako ezagutzarik eduki beharrik bertsolaritzaz. Goizetan klaseak izango dira eta arratsalde zein gaubelatan bestelako ekintzak.

Bertso-afaria ere egingo da Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren eskutik, eta baita kantagintzari eskainitako egun berezia ere, Oskar Estangarekin.

Animatzen diren lagunekin, Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi arituko dira. Guztira, 295 euroren truke, 20 lagunek, euskara ikasi eta bertsolaritzaren munduan murgilduko dira.

Apuntatu nahi baduzue idatzi hona: praktikatu@aek.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button