BESTELAKOAK

Getxoko Blues Jaialdia datorren hilean

Ekainaren 21etik 23ra izango den Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak osatu berri du aurtengo egitaraua. Edizio honetan Elvin Bishop Chicagoko blues elektrikoaren erakuslea, Dana Fuchs abeslari eta konpositorea eta Joe Louis Walker bluesman ospetsua arituko dira Algortako Biotz Alai plazan.

Jaialdia ekainaren 21ean abiatuko da Elvin Bishopen (1942, Glendale; California) eskutik, blues eszenako gitarra-jotzaile bikainenetako bat eta baita rockaren munduan ezaguna ere. Besteak beste, John Lee Hooker, B. B. King eta The Allman Brothers bluesaren mitoekin aritu da.




Ostiralean, ekainak 22, Dana Fuchsen (1976, New Jersey) banda arituko da. Fuchs indar handiz finkatu da egungo. Jarduera profesionala New Yorken hasi zuen John Diamond gitarra-jotzailearekin eta berarekin Dana Fuchs Band sortu zuen. Bere azken lana Love to Beg da eta horren kantak Getxon eskainiko ditu.




Azkenik, Joe Louis Walker (1949, San Francisco) gitarrista eta abeslariak itxiko du jaialdia larunbatean, ekainaren 23an. Egungo blues artistarik miretsiena da Walker eta hainbat sari irabazi ditu. Bera ere John Lee Hooker, Buddy Miles, Steve Miller, Jimi Hendrix eta beste artista handiekin jo ditu.




Beste aldetik, ohiko Blues sessions izango dira ekainaren 22an eta 23an Algortako The Piper’s Irish tabernan. Bertan The Románticos eta Mr. Groovy and The Blue Heads ariko dira 23:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button