ESZENA

Getxoko Antzerki Jardunaldietan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Getxoko Antzerki Jardunaldietako antzerki arinaren atalean izena emateko epea zabalik dago, bertan parte hartu nahi duten talde eta profesionalentzat. Interesatuek uztailaren 31era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.

Getxoko Antzerki Jardunaldietako atal horretan parte hartzeko baldintzak honakoak dituzue: aurkeztu  beharreko obrek gutxienez 15 minutu iraun behar dute eta gehienez, 20. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan. Lanak gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke, eta euskarazkoei lehentasuna emango zaie. Horrezaz gain, genero parekotasuna aintzat hartuko da, bereziki zuzendaritzari eta dramagintzari dagokienez.

Jasotako proposamenen artean hamar hautatuko dira eta horiek urriaren 6an eta 13an antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean.

Informazio orokorra eta parte hartu ahal izateko arauak honako webgunean daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button