ESZENA

Getxoko Antzerki Jardunaldietan lanak entregatzeko epea

Getxoko  Antzerki Jardunaldien 3. edizioan parte hartuko duten Antzerki Arinak aurkezteko epea zabalik da (ekainaren 12tik 30era). Euskarazko testuei lehentasuna emango zaie.

Getxoko Euskal Antzerkiaren Jardunaldiak urrian egingo dira eta hortaz, aurkeztuko diren obrak, urriaren 1ean eta 8an antzeztuko dira.
Aurkeztu beharreko lanek (euskara edota gaztelaniaz) gehienez 20 minutu eta gutxienez 15 minutu izango dituzte. Testuak ezin dira beste obra batzuen egokitzapenak izan, eta bakarrizketak ez dira onartzen.

Villamonteko Kultur Etxeko lokalak dira antzezteko erabiliko direnak, hortaz, antzezlanek proposatutako eremuetara egokitu beharko dute.

Parte hartu nahi dutenek datu hauek bidali behar dituzte mezu elektronikoz: Taldea edo konpainia eta curriculum laburra, egilea eta zuzendaria, aktoreen izenak, sinopsia, antzezlanaren kalitate oneko irudia, beharrizan berezi edota teknikoak, ….

Datu guztiak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button