ARTEA

“Artea, literatura eta feminismoa Euskal Herrian” hitzaldi-zikloa, Bilbon

Gaur hasita eta apirilera bitartean, Bizkaiko Foru Liburutegian, Artea, literatura eta feminismoa Euskal Herrian izeneko hitzaldi-zikloa antolatu dute. Mintzaldiak 19:00tik 20:30era bitartean luzatuko dira astero.

Gaur, martxoak 1, hasiko da zikloa Ikuspegi feminista eta ingumenarekiko ikuspegiak euskal arte garaikidean izeneko gaiarekin. Susana Jodra aditua garatuko du gai hori euskaraz.
Datorren astean, martxoaren 8an, Iratxe Larrea adituak Emakumearen egoera artearen sisteman izeneko gaia jorratuko du euskaraz.
Martxoaren 15ean, Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan gaiaren inguruan arituko da Jon Martin euskaraz.
Martxoaren 29an Txaro Arrazolaren txanda izango da, Crear o procrear, el gran dilema de las artistas izeneko hitzaldiarekin.
Azkenik, apirilaren 5ean, Emakumeek idatzitako euskal literaturaz arituko dira Jon Kortazar eta Amelia Benito del Valle, euskaraz.

Hitzaldietara joateko doako sarrera dago, edukiera osatu arte, eta jarduera streaming bidez eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button