Nontzeberri

“GetxoExpress” lehiaketan izena emateko epea zabaldu da

GetxoExpress Film Laburren Lehiaketan izena emateko deialdia zabaldu dute. Epea irailaren 27ra bitartean egongo da zabalik, eta parte-hartzaileek film labur bat grabatu eta editatu beharko dute.

Getxoko Udalaren laguntzaz antolatuta, urriaren 25etik 27ra  bitartean garatuko da Algortako Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan, eta aurten saridunak 1.000€ eskuratu ahalko ditu, bigarrenak 800€, eta hirugarren saridunak 300€ poltsikoratu ahalko ditu.

Ohikoa den bezala, parte-hartzaileek film laburrak (euskaraz edo gaztelaniaz) burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte: jaialdiko asteburuan, ostiraleko 18:00etatik igandeko 12:00ak arte. Hala, lanak 42 ordutan grabatu beharko dituzte. Gehienez ere, 4 minutuko iraupena izan beharko dute lanek amaitutakoan, urriaren 27an, 11:00ak eta 12:00ak artean aurkeztu beharko dira Muxikaberrin.

Jaialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da getxoexpress.com web-orrialdean dagoen aurretiazko izen-ematea betetzea.

 

Exit mobile version