ARTEA

Getxoartek “Artista bat auzoan” izeneko proiektua abiatu du

Konfinamenduan arteak jarraitu egingo du. Hala erabaki dute Getxon, eta  Getxoarte jaialdiak Artista bat auzoan izeneko proiektuaren bidez, bertako zortzi artisten lana eta bizipenak erakutsiko ditu. Ekimenaren helburua honakoa da: “publikoarekin partekatuko dute beren sormen-prozesuak eta esperientziak eta tailer-topaketekin osatuko da ekimena behin alarma egoera amaituta”.

Artista bat auzoan izeneko ekimena maiatza osoan zehar garatuko da, eta bertan zortzi artistek “beren lana eta esperientziak gerturatuko dizkiete arte-zaleei bideoez baliatuta”. Guztira, konfinamenduan grabatutako zortzi bideo argitaratuko dira Getxoko Kultur Etxeko sare sozialetan (Getxo Kultura). 10-15 minutuko pieza horietan, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Pablo Zabala, Izaro Ieregi, Maitane Sarralde, Pablo Astrain, Regina Zabala eta Natalia Garcia Muro artista getxotarrek  “amaitu gabe edo bukatuta dauden lanak erakutsiko dituzte eta baita diziplina anitzeko sortze-prozesuak, adibidez pintura, argazkigintza, ilustrazioa, dantza, eskultura eta performancea. Gainera, esperientzia pertsonalen eta bizipenen berri ere emango dute eta baita ekitaldiak proposatu edota liburuak, musika eta beste artisten lanen proposamenak egin”.

Lehen bideoan, Helena Goñi (Bilbo, 1990) izan da protagonista.

Bai bideoak bai topaketetan gertatzen den guztia, abenduan erakutsiko da Romo Kultur Etxean, Getxoarte 2020ko Bitartekaritza eta Egoitza Programarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button