LITERATURA

Eldarnio bat bizitzeko gonbidapena

Andoni Urzelaik argitaratu du bere azken lana: Ametsen trafikatzailea. Eldarnio bat bizitzeko gonbidapena da liburu hori, sukar-amets batek eragindako istorio haluzinagarria.

Elkar argitaletxeak bidalitako oharrean dator lan horren korapiloa: “Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroak gobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala. Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa  –nahasia du nortasuna–, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets jada Etxanoz Doktore bihurtutakoak. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak.
Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button