ARTEA

Getxoarte 2018, Pratika Garaikideen ekimena aurkeztu da gaur Bilbon

Getxoarteren edizioa aldaketekin dator aurten, bai bere ohiko formatuari dagokionez eta baita kokaguneari dagokionez ere. Azken lau urteetan hiru egunez eta leku bakarrean ospatu bada, aurtengo edizioko zenbait jarduera, laborategiak edota egoitza-bekak esaterako, urte osora zabaldu dira. Eta gainera, Getxo osora zabaldu dira, eta Punta Begoña Galerietan, Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean hainbat programa ezberdin antolatu dira.

Hala, “inoiz baino eskaintza anitzago eta zabalagoarekin dator ekimena, arte garaikidearen munduaren ikuspegi berritzaileagoarekin”, Koldo Iturbe Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak esan duenez.

Bost lerro garatuko dira aurten: atal eszenikoa, El Respiradero ekimenaren eskutik; programa Proszenia bekan mamituta; eta erakusketa, Torrente erakusketa aretoan Paco Chanivet, Getxoarte Bilduma Sariaren 2017ko irabazle eta artistaren lanarekin.

Hortaz, arte eszenikoa ardazten duten El Respiradero eta Galeriak programak urriko lehenengo asteburuan abiatuko dira. Hala, ostegunean, urriak 5ean, Getxoko Punta Begoñako Galerietan, Euskal Herriko artista garaikideen erakusketa inauguratuko da, Oskola Parau Erakusketa hain zuzen. Okela Sormen Lantegiaren eskutik, belaunaldi ezberdinetako zazpi artisten obra garaikideak jasoko dira bertan, eta Oskola Parau izenpean, “espazio naturaletik irteteko nahia eta artisten, espazioaren eta inguruaren artean harremana sortzea bilatu nahi du”, azaldu du Eduardo Hurtado Getxoarteko erakusketa komisarioak . Bere aburuz, gure esparruan bizi dugun egoera erakusteko helburua ere badu: “ekoizten ari diren artista berrien lanak ezagutarazi nahi dira eta zentzu metaforikoa emanez, ermitauaren oskola edukiz hornitu”. Azaroaren 4ra bitartean egongo da ikusgai.

El Respiradero proiektua aldiz, urriak 6 eta 7an abiatuko den esperimentaziorako guneak, artearen ikuspegi berriak publikoari gerturatuko dizkio Areetako geltokia Plazan. 48 ordutan “ekintza, dantza, performance-a, ahotsa, arnasa, entzumena, eta oro har gorputzari buruz modu praktikoan hausnarketa egiteko abagunea eta proposamena da”, esan du komisarioak. 20 artista eta taldek parte hartuko duten proposamen hori publiko zabalari irekitako formatu esperimentalean oinarritzen da, eta mintegiak eta parte hartzeko saioak dira.

Bitartekaritzaprogramaren bitartez bost beka eskaini dira bertoko kolektiboei zuzendutako sormenerako eta trebakuntzarako, laborategiak, eskolaz kanpoko jarduerak eta adinekoen lan tailerrak burutuz. Horren emaitzak izango dira urriaren 6an eta 7an ikusgai izango diren proposamen eszeniko-perfomatiboak.

Eta erakusketa programari dagokionez, Torrente erakustaretoan Paco Chanivet, 2017ko Getxoarte Bilduma Sariaren irabazle eta artistaren lanak egongo dira ikusgai. Eta Romoko Kultur Etxean, azaroaren 14tik 16ra, Getxoartek orain arte eskaini duen arte erakustaldi plazaratuko du eta 10 artisten lanak izango dira bertan ikusgai.

Gaur aurkeztutako Getxoarte 2018 edizioan, Eduardo Hurtado Getxoarteko erakusketa komisarioak, Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, eta Koldo Iturbe, Getxoko Kultura arduradunak parte hartu dute. Informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button