ARTEA

Getxo komikiz beteko da

Getxoko Komiki Azokaren 17. edizioa egingo da urriaren 19tik 21era bitarte. Guztira, 17 ekitaldi egingo dira, zeintzuk bi gunetan banatuko diren. Horrekin batera, 43 stand izango dira. Azokaren arabera, “besteak beste, komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fantzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak”. Autore azpimarragarriak ere izango dira, tartean, David Rubín, Anabel Colazo eta Jason Lutes.

Aurten, Gasteizko Zuloa liburu-denda eta Nazario 1980ko hamarkadan, Bartzelonako undergroundean nabarmendutako komiki-egile aitzindaria omenduko dituzte.

Egileen harira, azokan parte hartuko duten komiki-egileen zerrenda luzea da: Jason Lutes, Camille Jourdy, Marcos Martín, Natacha Bustos, Mamen Moreu, David Rubín, Anabel Colazo, Javier Pulido, Raquel Alzate, Javier Rodríguez, Javier Pulido, Raquel Alzate, Rayco Pulido, Paco Alcácer, Elisa McCausland, Josep Busquet, Jordi Bayarri…

Azokaren beste funtsezko elementua erakusketak dira. Hala, Bizkaia Zubian, David Leoneren Caóstica egongo da ikusgai; Romo Kultur Etxean, Marcos Martínen lanak paratuko dituzte; Azokako karparen inguruan, Asisko euskal egilearen inguruko erakusketa izango da; eta, amaitzeko, Torrene Aretoan, euskal komikiaren historiaren inguruan ardazten den erakusketa izango da, “1975.urtetik egun arte ezagutu ahal izango dugu”.

Erromoko kultur etxeak, halaber, egitarau berezia jasoko du hiru egunez: “nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Bertan fanzineentzako gunea ere kokatuko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button