MUSIKA

Musika andana aste honetan Doka Kafe Antzokian

Asteazken honetan, ekainak 23, Lemonade taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Professor Muder, Liars, P.I.L, Gang Gang Dance, Black Dice edo The Flaming Lips bezalako erreferentzia guztiz ezberdinak dituen talde honek, Brooklyn eta San Francisco artean kokatzen du bere burua. Nu-ravetik abiatuz, ustekabeko dantza musika beroetara salto egiten dute mutil hauek, erritmo sutsu eta hipnotikoez baliatuz. Ondoren Desparrame festa egongo da: Dj K**O donostiarrak eta Zarautzeko Delorean taldeak proposaturiko klub festak dira.

Ostiralean berriz, ekainak 25, Oñatiko Show Business eta Potemkin taldeek kontzertua eskainiko dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Aurrenekoek atera berri duten Pozoindutako Hitzak (Auto-ekoizpena) bigarren diskoa aurkeztuko dute. Bigarrenek, berriz, Gaueko Zaindariak (Auto-ekoizpena) bigarren laneko kantuak eskainiko dituzte.
Euskarazko rock'n'roll gaua izango da!

Doka kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button