MUSIKA

Getxo&Blues jaialdiaren protagonista bakarra, bluesa

 

Uztailaren 16tik 18ra Getxo&Blues jaialdiaren 26. edizioa abiatuko da, musika-soinu afroamerrikarrak entzungai jartzeko. Protagonista bakarra bluesa izango da, eta estilo horren aniztasuna erakustea da jaialdiaren asmoa.

Jaialdiaren hasiera bikaina Nueva Orleanseko Davina & The Vagabonds kolektiboaren eskutik etorriko da. Talde horrek jazz blues estilo klasikoan inspiratutako erritmoak jotzen ditu, baina soul eta gospelaren eraginak ere nabarmentzen zaizkio.

Bigarren egunean, Maceo Parker artista joango da Getxora. 50 urtetik gorako ibilbidea duen musikaria erreferentzia da funkaren munduan. James Brown, Ray Charles, De la Soul, Living Colour eta Prince bezalako musikari mitikoekin aritutakoa da saxofonista estatubatuarra. 90eko hamarkadaren hasiera bakarlari lanean hasi zenetik, estilo pertsonal berezia eta iraultzailea garatu du, zuzeneko saioetan nabarmentzen dena.

Eta azken emanaldian, Eric Sardinas-en kontzertua programatu da. Gitarra-jolea Getxora etorriko da hirugarren aldiz, Big Motor taldearekin. Maisua da gitarra resofonikoarekin , eta Boomerang azken lanaren kantak joko ditu.

Betiko legez, eta kontzertu handiez gain, Algorta The Piper´s Irish Pub aretoan beste kontzertu batzuk programatu dira 23:00etik aurrera. Hala, uztailak 17, ostirala Jackie Revlonkantaria arituko da Tano Jao gitarra-jolearekin, eta uztailak 18, larunbata, Willy Endaya & Ernesto Sabas Blues taldea arituko da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button