IKUS-ENTZUN

Gertaera absurduak, surrealistak, ezinezkoak eta zentzugabeak

Luis Buñuelen Le Fantôme de la Liberté izeneko lana pantailaratuko dute FAS Zineklubean gaur berton, sasoi berriari hasiera emanez. Ohi den bezala, Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, 19:45ean. Film hori hasi baino lehenago Jon Lopez-ek zuzenduriko Misantropía film laburra ikusteko aukera ere egongo da. Bertan, Alfonso C. Vallejo zinegilea eta Jon Lopez zuzendaria izango dira gonbidatu gisan.

Buñuelen ohiko mamuak tai gabe agertzen dira, eta era berean, surrealismoan beti agertzen diren gai zehatz batzuk aireratzen ditu lotsarik gabe. Istorioa ezberdinak txirikordatzen dira, eta gai diferenteak tratatzen ditu, batez ere konbentzionalismo sozialak, boterea eta erlijioa. Bere mundua buruz behera jartzen du denari iseka eginez.

Le Fantôme de la Liberté filmeko ekintza dramatikoa 1808an gertatzen da Toledon, baita Parisen eta Frantziako beste herrialde batzuetan ere 1974an. “Elkarren artean harreman ahula duten 14 eszenak osatzen dute filma, eta gertaera absurduak, surrealistak, ezinezkoak eta zentzugabeak agertzen dira. Gaiak Buñuelen etengabeko kezkak dira, eta bertan salatzen du nola burgesian hipokresiak eta itxurakeria gurtzeak balio duten perbertsioak ezkutatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu