ARTEA

Gerraondoko landen errealismo poetikoa

Ongarrik eta Elgoibarko Kultura Sailak Elgoibarko Kultur Etxean abiatuko dute gaurtik eta 30era bitartean, Piedad Isla (Cervera de Pisuerga, 1926 – Madril, 2009) argazkilariaren erakusketa, eta bertan joan zen mendeko 50. hamarkada zein ondorengo urteak ongi erretrataturik agertzen dira, baian batez ere, emakumea eta argazkilaria nekazal ingurunean.

Honela dio Esteban Saizek, Piedad Isla & Juan Torres Fundazioko presidenteak: “…bere kamera bitalista eta konprometitua gerraondoko landa inguruko Espainiara zuzendu zuen, bere gune bital gertukoenera, Palentziako mendialdera.  Argazkilari gisa 50. hamarkadatik probintziako iparraldean burututako lanak gaur egun desagertutako bizimoduekin harreman zuzena ahalbidetu zion, erregistro oso garrantzitsua sortuz, bere balio dokumentalagatik ez ezik, beronen sentsibilitate estetikoak iradokitzen duen halo dirdaitsu eta itxaropenezkoagatik ere. Zegokion garaiari aurrea hartuta, edo hobe esanda, zegokion garaiarekin eta lurraldearekin konprometitua, neorrealismoan jardun zuten argazkilariek ez bezala, bizimodu horren parte zen bera ere. Zailtasun erantsia zekarkion bere motibo fotografikoa eguneroko espazio eta giroetan izateak: Palentziako mendialdea.
Bere jardun profesionala argazkilaritza izan zen baina bere legatua, mundu horri buruzko ikuspuntua, bertakoekiko zuen konpromisoa, bere lanbidea baino urrutirago doa; hori izan zen geroko autore handiaren ernamuina, erakusketa honetan ikusgai dagoena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button