ESZENA

“Plazara!” kale-antzerki programa, Basaurin

Basauriko Udalak Plazara! programa antolatu du hil honetan, eta bere auzoak (Kareaga, San Migel, Ariz, Pozokoetxe eta Basozelai) antzerkiz eta zirko-lanez beteko ditu. Lehen edizio hori zirkuaren inguruan ardaztu da eta piezak euskaraz programatu dira.

Euskal konpainiak hurbilduko dira Basaurira ekainaren 4tik 25era bitartean, eta guztira bost emanaldi ikusgarri eskainiko dituzte.

Hala, lehen egunean, ekainaren 4an, Kareagako Artisten plazan, eta 13:00etan hasita, Ganso&Cia taldeak Mambo Bingo egingo du. “Bidaia transatlantikoak bertan behera geratu eta gero, lehorrera itzultzea beste erremediorik ez zuten izan. Beren ikuskizunaren onena hautatu zuten (bingoa eta mambo musika), munduko itsaso guztietan den koktel dibertigarri eta bitxiena eskaintzeko. Bingo jolas klasikoaren bertsio umoretsua da Mambo Bingo. Zenbaki-ontzia, sariak… baina, tarteka, inprobisazioa, gag-ak eta musika-arrakastak ere bai.”

Datozen asteetan honako lan hauek ikusteko aukera egongo da: Ekainak 11, Hutsun eta Ortzi: Urbasa; ekainak 18, Zirko Txosko: Oh Pera; ekainak 25, Zirkozaurre: Ale Hop! Zirku gala; eta ekainak 25, Trotamundos: Udako zirkua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button