IKUS-ENTZUN

Gero eta izu handiagoa, FANT-en

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren programazio osoa atzo  aurkeztu zen Bilboko Udaletxean, Nekane Alonso Kultura zinegotziaren, Justo Ezenarro Kultur Programazio Zuzendariorde eta FANTeko Zuzendariaren eta Eugenio Puerto FANTeko programatzailearen eskutik.

Lehiaketara aurkeztuko diren nazioarteko hamalau filmek (lau estatu mailako estreinaldiak eta bat Europa mailakoa), 46 film laburrek, emanaldi bereziek eta ikus-entzule berriak erakartzeko doako programazio zabalak osatuko dute maiatzaren 6tik 13ra egingo den FANT-en programazioa.

Gonzalo López-Gallego zinegile madrildarra izango da jaialdiaren inaugurazioaren arduraduna; egun horretan bere azken filma, The Hollow Point (2016) pantailaratuko baita.

Aipatutakoarekin batera beste hainbeste lan berri eta interesgarri ikusi ahalko dira, hala nola, William Brent Bellen The Boy, Cameron Cainesen Scare Campaign, Jay Lenderren eta Micah Wrighten They´re Watching, bai eta Darling eta Resurrección film beldurgarriak ere. Lehiaketara aurkezten diren gainerako lanak hauek dira: El Eslabón Podrido, Los parecidos, High Rise, Der Bunker, The Mind´s Eye, Southbound, Lovemilla, Sun Choke eta Green Room.

Beste aldetik, FANT Laburrean sailak 25 lan eskainiko ditu, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horietarik onenak 3.000 euro jasoko ditu. Epaimahaiak beste bi sari ere emango ditu: Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur hoberena, 3.000 eta 2.000 €-rekin, hurrenez hurren.

Beste aldetik emanaldi berezi asko programatu dira, tartean honako filmekin: David Lynchen Tertziopelo urdina, Alberto Marini zuzendariaren Summer Camp eta Guillermo Julián eta Román Santiago bilbotarren lehenengo lana Rendezvous, besteak beste.

Gogoratu, hitzordua maiatzaren 6tik 13ra izango da, eta beste urte batez, Golem-Alhondiga zine aretoak izango direla zinemaldiaren egoitza nagusia. 

Zinemaldi Fantastikoaren-FANTen webgunean dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu