ARTEA

“Gernikarte” eta “Transit Gernika” erakusketak

Gernika-Lumoko kultur programaren barruan hainbat erakusketa ikusteko aukera dago egunotan. Adibidez, Alicia Marinaren Primerísimo primer plano ikusgai egon da Elai-Alai Aretoan egunotan.

Baina tartean badira beste ekimen artistiko batzuk. Uztailaren 4tik abuztuaren 29ra arte, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak Gernikarte 14 urteroko erakusketa kolektiboaren ateak zabalduko ditu. Bertan 25 artista gernikarrek pintura, eskultura, argazki, ilustrazio, diseinu zein burututako buztinezko piezak erakutsiko dituzte.

Bakearen Museoan ere badago zer ikusi: Transit Gernika. Bertan, iraganeko eta egungo Gernika-Lumoko paisai eta lekuetatik zehar ibilbide bat egiten da, bonbardaketaren aurretiko eta geroko imajinak erakutsiz. “Hiribildua osatzen duten gertalekuetan zehar transito edo igarotze bat egiteko gonbitea, bere protagonistak izan diren pertsonen begirada eta bizipenez lagundurik”.

Honekin batera, Euskal Herria Museoan, Xabier Sáenz de Gorbeak komisariatutako Aranoa eta Guezalaren Gernikak, eresoinka kasua erakusketa ikusi ahalko da.

Azkenik, hilaren 30ra arte, Kultur Etxean bertan, urtean zehar dekorazio, argazkigintza, bitxigintza edota buztingintza tailerretan burututako lanak erakutsiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button