ESZENA

Gernikan Kukai dantzaren “Out-In” pieza

Bi dantza saio iragartzen dira asteburu honetarako Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Lehen agerraldia ostiralean izango da, urriak 11 iluntzeko 20.30ean, eta bertako protagonista Jon Mayak zuzentzen duen Kukai Dantza Konpainia izango da. Ekitaldian Damian Muñoz, Virginia Garcia eta Iker Gomezen koreografietan oinarritutako Out-In pieza eskainiko dute.

Askotariko kolorez zipriztindutako programa da. Koreografia-estilo, -erregistro eta  -lengoaia sorta anitza da Kukairen eta hiru koreograforen arteko bategitearen emaitza.

Konpainiak 2001. urtean ekin zion ibilbideari Deiadarra koreografiarekin. Ordutik hainbat ikuskizun sortu ditu. Beste aldetik, Kukai-Tanttaka bikotea ere osatu zuten, eta ikuskizun apartak eskaini dituzte, horien artean 1937, gogoaren bidezidorretatik (2002), Otehitzari Biraka’(2005) eta Hnuy illa… (2008). Logela Multimediarekin batera, dantza-konpainiak Taupadak lana ekoitzi zuen 2007an. Era berean, 2010etik aurrera  Soka eta (Sok)2 ikuskizunak sortu ditu, 2011n Karrikan eta 2012an Out-in.

Igandean, urriak 13 arratsaldeko 17.00etan, haur eta familia osoarentzat zuzendutako Space-ko zarama ikuskizuna eskainiko du Krego Martin dantza taldeak. Lanak kosmosaren edertasun eta handitasunari erreparatzen dio, dantzari batentzat kosmosaren poetikaz aritzea eginkizun erakargarria baita.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button