MUSIKA

Geraud Portal Quintet-ek irekiko du “Bilbao Distrito Jazz”

New York hiriko Geraud Portal Quintet bandak irekiko du, ostiralean, hilak 13, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren denboraldi berri bat. Kontzertua Errekalde auzoko udaltegian egingo da, 19:30etik aurrera.

Geraud Portal kontrabaxu jotzaile frantsesa buru duen boskoteak bere lan berria aurkeztuko du Bilbon. Guztiak musikari izugarriak dira: Ben Solomon saxo-jotzaile birtuosoa, Davis Whitfield piano-jotzaile estatubatuarra, Ofri Nehemya bateria-jotzaile israeldarra eta Felix Rossy tronpeta-jotzaile katalana. Guztiak musikari gazteak dira.

Hauxek dira Bilbao Distrito Jazz programaren barruan ondu dituzten beste emanaldiak: otsailaren 20an, Kike Perdomo, eta 27an, Díaz, Mengual, Roca Trío. Halaber, martxoaren 6an, David Ambrosio Trío eta 13an, Three One (Kontxi Lorente, Luisa Brito eta Naima Acuña).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button