LITERATURA

Aurten ez da Juan Zelaia saiakera saria egongo

Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak eta Pamiela etxeak Juan Zelaia saiakera saria ondu nahian dabiltza, eta hausnarketa prozesua egingo dute saria ahalik eta gehien hobetzeko.

Hortaz, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak eta Pamiela etxeak antolatutako Juan Zelaia saiakera sariaren hamahiru edizio garatu diren honetan, zera jakinarazi nahi izan dute ohartxo honen bidez: “Lehiaketa egonkortze eta hobetze aldera, egindakoaren hausnarketa-testuinguruan eta urte hauetan izan diren lorpenak eta nabarmendu diren ahuleziak aintzakotzat hartuta, gogoeta-prozesoari ekin zaio; beti ere, saiakera laburraren izaera mantenduz, baina, agian, baldintzak, maiztasuna eta bestelakoak egokituz.
Hori dela-eta, aurten ez dela deialdirik eginen; eta datorkeenaren informazioa bere garaian zabalduko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button