ESZENA

“Genero-praktikak” tailer sorta, Oiartzungo Ehuntze espazioan

Literatura, argazkigintza eta antzerkia ardatz, Genero-praktikak sormen tailerrak jarri dituzte martxan Oiartzungo Ehuntze espazioan. Idoia Beratarbide Arrietak gidatzen duen sormen espazioa da Ehuntze, bertan du habia Metrokoadroka kolektiboak ere. Abenduaren lehen egunean hasiko dira.

Eurek honela azaldu digute, “Abendua eta urtarrilean helduentzako sormen tailer praktikoak antolatu ditugu, Genero-praktikak lelopean, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Helburua, gai bat ardatz gisa hartu eta sormenetik murgiltzea, gozatuz eta begirada kritikoa landuz”.

Abenduaren 1ean (ostirala) 18:00etan izango da lehena: Irakurketa-ariketak eta genero-sorkuntzak, Iratxe Retolazaren eskutik. Hurrengoa abenduaren 15ean izango da: King Kong teoria liburua, Ainara Lasaren eskutik. Urtarrilaren 2tik 5era antzerki intentsiboa antolatu dute: Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Metrokoadrokako kideak irakasleak izango dira, eta hiru antzezlanekin arituko dira (King Kong Neska, Mr. Señora eta Stereo).

Beste aldetik, Miss Karaoke lana ikusteko aukera izango da abenduan. Abenduaren 2an (20:30) Kultur Leioan (Udagoieneko ostera) eta abenduaren 3an (19:00) Errenteria/Oreretako Niessenen. “Igandekoa saio berezia izango da: emanaldiaren ostean zizka-mizka eta solasaldia egongo da antzokiaren atarian publikoarekin, Dejabu Panpin Laborategiak gidaturik. Hauxe izango da udazkeneko biraren amaiera”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button