ESZENA

Bilbaoeszenak lau antzerki-ikastaro antolatu ditu

Bilbaoeszenak, haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta, lau antzerki-ikastaro antolatu ditu datorren ikasturteari begira: haurrentzako antzerki-tailer bat eta gazteentzako beste tailer bat euskaraz; eta helduentzako Eszenarako Prestakuntza eta Sorkuntzari buruzko bi ikastaro, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Lau prestakuntza-proposamen horiek helburu berberak dituzte, eta antzerkian eta eszenaren munduan interesa duen edonori zuzenduta daude. Gainera, funtsezko bi esparru jorratuko dituzte: aktore-lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa) eta sorkuntza-lana (inprobisazioa, espazioaren definizioa edo ideien bilaketa).

Interesatuek aurrez izena eman beharko dute udal webgunearen bidez (www.bilbao.eus) irailaren 14tik 28ra. Ondoren, urriaren 5ean posta elektronikoz jakinaraziko zaie hautatutako ikasleei, eta, une horretan, matrikulazioa formalizatzeko egin beharreko urratsen berri emango zaie.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button