Nontzeberri

Genero estereotipoak gaindituko dituen gizartea eraiki

Dejabu Konpainiako kideek Fikzioa berreraiki (Reconstuir la ficción) antzerki monografiko antolatu dute martxoaren 2tik 7ra, Errenteriako Niessen antzokian. Alicia Reyero adituak emango du ikastaroa “genero ikuspegitik fikzio modu berriak arakatzeko gogoz dagoenarentzat (emakume, gizon zein disidente)”.

Ikastaroa genero ikuspegi batetik abiatuko da, eta ikasle bakoitzaren materialarekin, pelikuletatik jasotako testuekin, eguneroko egoeretako eszenekin eta talde dinamikan sortzen den guztiarekin egingo da lana.

”Zer dute komunean Patti Smithek, Simon de Beauvoirrek, Angela Davisek, Frida Kalhok eta Malala Yousafzaik? Eta zuk haiekin? Gure erreferentziazko emakumeek fikzioan emakumeak azaltzen diren moduarekin bat egiten ote dute? Sortzen eta kontsumitzen ditugun fikzioek gizartearen baitan gure buruez dugun irudia kondizionatzen dute”.

Beharrezkoa da iruditeria kolektibo berri baten alde aktiboki lan egitea. Erreferente berriak sortu, jada existitzen direnak errekuperatu eta emakumeek historian zehar jokatu duten paperaz gogoeta egitea garrantzitsua delako, izan ere, “ekintzaren bidez soilik eraiki ahal izango dugu genero estereotipoak gaindituko dituen gizarte justuago bat”.

Izen ematea otsailaren 16ra arte duzue zabalik, miren@dejabu.eus helbidera idatzita.

Exit mobile version