LITERATURA

Genero beltzeko nobela eta zinea, Iruñean

Genero beltzeko nobela eta zine guztia bilduko da egunotan Iruña Beltza jaialdian. (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea duela egun batzuk amaitu zen, eta horren ostean Iruñean egiten dute antzeko ekimena, kanpoko produkzioari arreta jarriz.

Hortaz, eleberri beltza eta zinema beltza izango ditu ardatz nagusi jaialdi horrek, eta hitzaldiak eta  mahai-inguruak egongo dira, baina noir munduarekin zerikusia duten beste kontu eta jarduera batzuek tokia izango dute bertan, hala nola,  musika, komikia edota gastronomia. Egitarau horretan garatuko dira eleberri beltzari buruzko tailerra eta komiki tailerra. Gainera hainbat idazlerekin solastatzeko tartea ere egongo da.

Iruña Beltza gaur abiatuko da hainbat tailer eginez: Eleberri Beltzaren V. tailerra eta Kriminologia tailerra. Gauean, 20:30ean, Zinema beltza atalaren barruan eta Dashiell Hammett jaio zeneko 125. urteurrena ospatzeko, El halcón maltés filma proiektatuko da (John Huston, 1941).

Larunbatera arteko programazio guztia hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button