LITERATURA

Genero beltzari buruzko “Pamplona Negra” programa hasiko da gaur

Marcelo Luján idazle argentinarrak zuzenduko duen Eleberri Beltzaren IV. Mintegiarekin hasiko da aurtengo Pamplona Negra egitaraua, 16:00etatik aurrera, Baluarten. Pamplona Negra noir generoko literatura eta zineari buruzko jaialdia da.

“Liburuak, filmak, komikiak, telesailak, antzerkia, irratia, kazetaritza, gastronomia, pintura, musika… Zeharkakotasun asmoko begirada egin nahi diogu mundu beltzari, haren bihotzetik abiaturik fikzioaren eta errealitatearen nahasgune izaten diren bazter-zoko eta aldirietaraino”.

Gaur halaber, bestelako ekitaldiak ere izango dira. Hala, 18:15ean, noir generoko telesailez arituko dira. 19:15ean, Dani Alvarezek El Lector de Huesos hitzaldia emango du Krimena taula gainean atalaren baitan, eta azkenik, Serial Killers izenburuko zine-zikloa hasiko da.

Bestalde, 20:30ean: M (Fritz Lang, 1931, Alemania). Peter Lorre aktore handiak antzeztua -bere estreinako antzezpen lana izan zen eta lan ikaragarria egiten du-, filmak neskatoak hiltzen dituen gizon baten istorioa kontatzen du, zeina azkenean, herri-epaimahai batek epaituko duen. Filma nazismo aurreko Alemaniaren aurreko metafora da. 

Hala, larunbatera bitarte, antzeko hainbat jarduera izango dira, guztiak beltz-beltzak: Asesinos de papel mahai-ingurua; Ladislao Vajda zinegilearen El Cebo filma; Plan Criminal. Estructura y composición novelística izenburuko master-class bat; Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Alfred Hitchcock zinegilearen Psycho filmaren soinu banda joko du Baluarten… Egitarau guztiaren xehetasunak hemen dituzue: pamplonanegra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button