BERTSOTAN

GBTXko finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak

Azkoitiko Baztartxo Antzokian jokatu zen larunbatean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, Beñat Gaztelumendik irabazi zuena. Bertan erabakirik gelditu da nortzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Beñat Gaztelumendik lortu zituen puntu gehien, 475 puntu. Beraz, azaroaren 24an, Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du.
Hortaz, zuzenean sailkatu direnak honakoak dira: Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Jon Maia Soria, Oihana Iguaran Barandiaran eta Beñat Gaztelumendi Arandia. Eta lortutako puntuei esker sartu direnak, honakoak: Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Nerea Elustondo Plazaola, Alaia Martin Etxebeste, Jokin Uranga Isuskiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Amaia Iturriotz Etxaniz, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi, Haritz Mujika Lasa, Ane Labaka Mayoz eta Unai Gaztelumendi Arandia.

Lehen saioa azaroaren 17an izango da, Arrasateko Uarkape Pilotalekuan, 17:00etan. Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Unai Gaztelumendi Arandia norgehiagoka arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button