BERTSOTAN

GBTXko azken final-laurdena, Azkoitian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, Azkoitiko Baztartxo Antzokian izango da azaroaren 2an, 17:00etatik aurrera.

Sei bertsolari arituko dira nor baino nor: Beñat Gaztelumendi Arandia,  Mikel Artola Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Jimeno, Maialen Akizu Bidegain eta Ane Zuazubiskar Iñarra.

Azkoitiko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurreko final-laurdenak joan den asteburuan jokatu ziren Eibarren (final-erdietarako txartela Jon Maiak lortu zuen), eta Azpeitian ( Oihana Iguaranek irabazi zuen). Hortaz, biek abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko dute.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button