ESZENA

Bilboko “Kalealdia” jaialdiaren azken egunetan makina bat ikusgarri

Bilboko Kalealdia hilaren 3an, larunbatean, amaituko da, eta amaiera borobila izateko, 18 proposamen ondu dituzte antolatzaileek publiko zabalari begira. Azken txanpa horrek lehen mailako proposamen eszenikoz betetako asteburua ekarriko du.

Hala, Bilbok, hilaren 2tik (ostirala) 3ra (larunbata) estatuko eta nazioarteko konpainien 18 lehen mailako proposamenak hartuko ditu. Ikusgarriak Areatzako aterpeetan, Gasaren plazan, Areatzako kaian, Areatzan, EHUko Bizkaia Aretoan, Arriaga plazan, Epalza kalean eta Bizkidetasun plazan izango dira.

Proposamen guztien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Harrobiren Harria Herria; Hortzmuga Teatroaren Nor bere lekura, prest… ekin!, eta Ertzaren, Dye, dye estreinaldi mundialak. Bai eta Trocos Lucos konpainiaren Tartana¡ eta Alta Gama CÍAren, Mentir lo mínimo, Arbre À Vaché (L’)-n Goodbye Persil eta Joe Sature et Sex Joyeux Osseletsen Ouh La La! Lanak.

Harria Herria Oreka TX bandaren musika eta Harrobi Dantza Bertikala batzen dituen ikuskizuna da. “Arreta emakumearen irudian jartzen da eta egungo gizartean hartzen duen protagonismoa aldarrikatzen du. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen ari diren emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatzen duten bezala”

Beste aldetik, Hortzmuga Teatroa eta ADEMBIren (Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea) esku-hartze artistikoa da Nor bere lekura, prest… ekin! lana. “Bizitza bizitzeko dagoela erakusten dute, nahiz eta pertsona batzuentzat oztopoz betetako karrera den, gehienok ez garela gai ikusteko, ez sentitzeko. Proposamen honetan parte hartzen duten lasterkariek erakutsiko dute, hain zuzen ere, bizitza bizirik dagoela”.

Gogoratu hitzordu guztiak doakoak direla, baina ekitaldi bakoitza hasi baino 48 ordu lehenago gonbitea hartu behar dela.

Bilboko Kalealdiaren gainerako datu guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button