IKUS-ENTZUN

Gaztezulok bideo lehiaketa jarri du martxan

Gaztezuloko lagunek ikus-entzunezko proposamena dakarte aste hauetarako: XI. Gaztezulo Bideo Lehiaketa. “Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!”, horixe da euren gonbidapena. Bideoak apirilaren 6tik maiatzaren 22ra aurkeztu behar dira.

Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidaliko dira web@gaztezulo.eus helbidera. Hiru adituk osatutako epaimahaiak  (Olatz Beobide Egaña aktorea eta zinema-antzerki zuzendaria, Sara Hernandez Askasibar, Zinea.eus atariko kritikaria eta Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzuneko koordinatzailea eta Xabier Landabidea Urresti Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea) lanak ikusi eta baloratuko ditu, eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko dituzte.

Lehen saria 1.200 euro dira, eta bigarrena, 300 euro.

Gaztezulok dauzka bestelako xehetasunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button