ARTEA

Gaztetasunaren munstroak

Alberto Garcia-Alix argazkilariaren lanek osatzen dute Gasteizeko Vital Fundazioa Aretoak abiatu duen Dulce monstruo de juventud izeneko erakusketa. Ikusgarritasun handiko argazkiak, irailaren 23ra arte ikusi ahalko dira.

Alberto Garcia-Alix argazkilariaren ehun argazki baino gehiago ikusi ahalko dira, eta guztietan, -urte dezente atzerago atera, 70. eta 80. hamarkadetan-, Madrilen nagusitu zen giro bitxia islatzen da, non gazte askoren parametroak, drogarekin, sexuarekin, musikarekin eta bizimodu bereziarekin nahastu ziren.

Vital Fundazioa Aretoak adierazi duenez, “Dulce monstruo de juventud lanak argazkilariaren irudi hautaketa bat erakusten du. García-Alix Leonen jaio zen 1956an, baina Madrilen zaildu zen, 70eko eta 80ko hamarkaden arteko igarobidean, bere ibilbide profesionalaren bost bosturtekoren tartean. Erakusketan bere ikonografia propioa antzeman daiteke, baita identitate ezaugarri eta belaunaldi oso baten profilak definitzen laguntzeko gako bilakatu diren gaztetako mito haietako batzuk berriz ikusi ere. Belaunaldi hori, argazkilariarena, Espainiako gizartean aldaketa handienak gertatu ziren urteetan ezagutzera eman zena, joan den mendeko azken laurdenean, hain zuzen ere. (…)
Erakusketak arrazako argazkilari horren izaera islatzen du, bere egiten baitu aurkitu eta liluratzen duen oro. Argazkigintza -garai hartan eta gaur egun ere- bere adierazpen bide onena izan da, mundua ulertzeko bere modua eta, horren bitartez, bere burua ezagutzeko bidea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button