ESZENA

Gaztetasunaren ametsei eta itxaropenei buruzko hausnarketa

La Tristura konpainia eszenikoak Future Lovers muntaia aurkeztuko du azaroaren 21ean, 19:30ean, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Auditorioan. “Gaztaroaren, ametsen eta bete zirenen eta ez zirenen itxaropenen inguruko gogoeta” dakar lan horrek. Protagonistak antzerkiaren munduan esperientzia profesionalik ez duten 18 eta 20 urte bitarteko sei gazte dira, piezari freskotasuna ematen diotenak.

La Tristurak betidanik proposatu nahi  izan ditu egoera gizatiarrak: “Gure ustez, ikertzeko toki bat da eszena, bizitzak dituen aukerak anplifikatzekoa”, diote. Future Lovers lanak ere gauza bera dakar:  “Nerabeekin, etorkizuneko buruzagi eta maitaleekin era aske eta sakonean harremanetan jartzeko egoera bat aurkitzea ez da erreza, eta eszenan egin nahi dugu, ahalegina egin nahi dugu esperientzia komun bat sortzeko, gure iraganaz eta etorkizunaz zerbait ezagutaraziko digulakoan”.

Future Lovers piezan, 2000. urte inguruan jaiotako sei gazte hizketan  ari dira haien artean. “Udako gau bat da, hiri handi bateko aldirietan, eta lagun batzuek (beharbada, institututik unibertsitatera igarotzeko daudela) hitzordua jarri dute edateko, dantzatzeko, hitz egiteko eta musukatzeko. (…) Piezak gonbit egiten dio ikusleari bere nerabezaroarekin edo gaztaroarekin erkatuta dituen zazpi desberdintasunak bila ditzan, eta erabaki dezan nola jokatu aski konplexua den auzi honekin:  Zein itxaropen nuen neure bizitzaz? Bete ziren? Oker nengoen orduan edo orain al nago oker?”

La Tristura antzerki konpainia garaikide gisa definitzen dute bere burua, “funtsean gaurko munduaz, gertatzen ari zaigunaz eta ulertzen ez dugunaz hitz egiteko nahia baino ez duelako adierazten.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu