BESTELAKOAK

Gazteentzako Koldo Mitxelena literatura lehiaketa

Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute Koldo Mitxelena literatura lehiaketan. Lanak  otsailaren 7a baino lehenago aurkeztu beharko dira. Bost lehiaketa bereiziko dira: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Oinarrietan irakur daitekeenez, lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Ipuina, mikroipuina, olerkia, eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.

Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da, baina aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke.

Lanek otsailaren 7rako Donostiako Udaleko Euskararen Zerbitzuan egon behar dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia. Sari banaketa maiatzaren 4an izango da.
Informazio osoa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button