BERTSOTAN

Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalean, Durangaldea irabazle

Hego Uribe eta Durangaldea taldeak txapela eskuratzeko asmoz bildu ziren atzo, Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalean. Puntu gehien lortu dituen taldea, eta beraz, sariketa irabazi duena Durangaldea izan da.

Hego Uribeko taldean Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre, Maider Altuna, Maite Sarasola, Ander Anakabe eta Mikel Aiartzaguena aritu dira; eta Durangaldea taldean, Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte, Eider Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube eta Iruri Altzerreka. Saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan zen eta epaimahaia Miriam Juaristik, Graxi Arregik eta Juanjo Respaldiza Garaizabalek osatu zuten.

Txapelketan parte hartu duten guztiek oparia jaso zuten, eta finalistek, opariaz gain, trofeoa ere jaso zuten. Bestalde, finalisten arteko bizkaierarik egokienari saria Bittor Altubek jaso zuen.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button