BERTSOTAN

Gazteen euskarazko sormena bultzatzeko “Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bertsoa Bizi Gazte bideoklip eta zuzeneko emanaldien lehiaketa abiatu dute beste urte batez.

Ekimena 14-18 urte bitarteko gazteentzat sortu da, eta honakoa proposatzen du:   gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko talde batek  bi edo hiru minutuko bideoklipa bidali beharko du maiatzaren 15a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera. Lanetan euskarazko sorkuntza da ardatz nagusia, eta hibridazio musikalak ere onartuko dira. Gaia edozein izan daiteke, talde bakoitzaren esku egongo baita.

Maiatzaren 15rako aurkeztu beharko dira lanak eta maiatzaren 23an, BBG eguna antolatuko da Legution, Legutioko Udalaren babesarekin. Egun horren festa handia izango da: “bideo klipak ikusi, zuzeneko emanaldiak entzun eta bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu, herri bazkaria, kontzertuak … Egun osoko egitaraua antolatu da gazteen gozamenerako”.

Lau sari eskainiko dira, bideoklip onenaren saria, zuzeneko onena, web guneko bozkatuena eta txalo metroaren saria.

Informazio zehatzago hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button