LITERATURA

Gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatu

2018ko R.M. Azkue literatura sariketarako deia egin du Euskaltzaindiak. Ekimenaren helburua gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna zabaltzea da.

Betiko lez, lehiaketak bi genero izango ditu: narrazioa eta poesia. Eta bietan maila bi egongo dira: A mailan, 2005 eta 2008 artean jaiotakoek hartuko dute parte, eta B mailan, 2001etik 2004ra bitartekoek.

Sariketa hauetara aurkeztu ahal diren lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira, eta ez da onartuko beste lanen baten itzulpen edo moldaketarik. Halaber, ez da onartuko beste inon saritutako lanik.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 21ean amaituko da, eta data hori baino lehenago, helbide honetara bidaliko dira: Euskaltzaindia, Plaza Barria, 15, 48005 BILBO.
Datorren urteko martxoan jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Informazio guztia Euskaltzaindiak du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button