BESTELAKOAK

“Kaixomaitia” kontaketa erotikoen lehiaketarako azken egunak

Edukiak sortu eta sustatzeko asmoarekin, 2020an, Kaixomaitia plataformak Elkar argitaletxearekin batera, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu zuen. Lehen edizio haren arrakasta ikusita, Kaixomaitiak eta Elkar argitaletxeak bigarren edizioa jarri dute martxan.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 31 arte eta lanak webgune honetan aurkeztu beharko dira.
Sariak honakoak dituzue: Irabazlearentzat 1.000€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela; 2. sailkatuarentzat 500€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela; 3. sailkatuarentzat 250€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela; eta ondorengo sailkatuentzat, Elkar Argitaletxearen liburu sorta eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button