ESZENA

Gazteen Antzerki Topaketa, Donostian

Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 16ra arte, 18 antzezlan eskainiko dira XXX. Gazteen Antzerki Topaketa ekimenean.

Antzerki Topaketaren helburua “gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interprete edo sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, horrela kultur ekintzetara joateko eta haiekin gozatzeko ohitura bultzatuz”

Parte hartzaileen antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko eskaintzen duen ekimenak 30 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta egitasmoaren irudia indartu eta merchandising produktuak ere ekoiztu dira.

Gazteen Antzerki Topaketarako taldeak deitzeko, hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei epea zabaldu zitzaien martxoan. Guztira 18 taldek eman dute izena, gehienak donostiarrak, baina baita kanpoak ere. (Oiartzun, Pasaia, Bilbo, Iruñea..).

Bi kategoria bereizten dira adinaren arabera. Junior kategoria (taldekideek 14 -18 urte artean izan behar dute) eta Senior kategoria (taldekideek 18 –30 urte artean izan behar dute). Talde horiek guztiek 18 lan ekarriko dituzte, horietatik 11 euskaraz izango dira eta 7 gaztelaniaz.

Antzezlanak bost aretotan taularatuko dira: Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxea, Kontadores Gazte Zentroa eta Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba.

Lan guztiak egin ostean sariak etorriko dira. Sari banaketa ekainaren 16an izango da Kutxa Kultur Plazan.

Noiz, zer eta non jakin nahi baduzue, webgune honetan duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button