MUSIKA

Gaztearen Maketa Lehiaketa martxan duzue

Gaztearen Maketa Lehiaketa beste behin antolatu da. Datak eta bete beharreko baldintzak haizatu dituzte bertako antolatzaileek.
Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketan maketak igotzeko epea otsailaren 26ra artekoa izango da. Eta horren ostean, martxoaren 13tik martxoaren 20ra, finalerako bozketa egingo da. Gero, apirilaren 5ean, Finalisten kontzertua etorriko da. Bi talde/bakarlari bozkatuenek eta epaimahaiak hautatutako beste hiru talde/bakarlariek joko dute Bilboko kafe Antzokian , eta zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Dakizuenez, parte-hartzaileek ezin dute diskoetxe batekin inolako hitzarmenik izan. Musika estiloa edozein izan daiteke, ez dago mugarik. Horrenbestez, Euskal Herriko talde eta bakarlari guztientzat egongo da zabalik 28. edizio hau.

Sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) 5.000 eurokoa da eta gainera, Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du. Entzuleen saria 2.500 eurokoa da, eta horiez gain, beste sari bat izango da: Kafe Antzokiaren sari berezia; irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Informazio osoa EITBn irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button