MUSIKA

“Gazte Talent”, talde eta bakarlari gazteen lehiaketa

14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, Jimmy Jazz elkarteak, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz-en laguntzarekin, Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen V. lehiaketa antolatu du.

Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera: Gazte Talent saria, 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat, eta Laboral Kutxa Gazte Talent saria, 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengoan lanen aurkezpena eta aukeraketa egingo da. Fase horretan interesdunek hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte (taldearen ibilbidearen azalpen laburra, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, argazkia, eta grabazioren bat) Eskatutako agiriak aurkezteko epea: urriaren 7tik azaroaren 18ra, biak barne.

Bigarren fase batean emanaldiak egingo dira. Hamar talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute. Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira, abenduaren 3an eta 4an.

Talde finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik, baina saridun suertatuz gero, 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du talde horrek. Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat ere izango da (500 euro), bai eta emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat ere (500 euro).

Epaimahaiak abenduan ezagutaraziko du bere erabakia.

Datu guztiak, eta bete beharreko kontuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button