MUSIKA

Jazpana! Fest musika jaialdia urriaren 28 eta 29an egingo da Beasainen

Beasaingo Jazpana Elkarte Kulturalak antolatu ohi duen Jazpana! Fest jaialdiaren 2016ko edizioa urriaren 28 eta 29an egingo da, Bernedoeneako parkingean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edizio berri hau kolokan izan da. “Urte hasieran jaialdiaren jarraipenaren inguruan izandako zalantzen ondoren, zortzigarren edizioaren antolaketari indarberrituta eta ilusio handiz helduko dio Jazpana Elkarte Kulturalak”.

Jazpanak bertako taldeak eta talde bereziak uztartuko ditu aurten ere, jaialdiaren helburuak nahasketa hori bilatzen baitu: “Herriko eta inguruetako taldeei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea, eta betiko moduan, jaialdiaren ezaugarri nagusi den doako ekintza izatea”.

Datorren astetik aurrera jaialdian parte hartuko duten taldeak iragarriko dituzte sare sozialetan. 2016ko kartela, berriz, zabaldu dute, eta ohi den bezala, Wallijai multimedia studio-k egin du.

Informazio gehiago: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button