MUSIKA

“Gazte Talent 2019” lehiaketako talde finalisten kontzertuak

Gazte Talent 2019 lehiaketako talde finalistek egunotan defendatuko dituzte euren proposamenak. Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak antolatzen duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.

Parte hartzeko bi kategoria egon dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera: Gazte Talent saria, 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat, eta Laboral Kutxa Gazte Talent saria, 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Lehiaketak bi fase izan ditu. Lehenengoan lanen aurkezpena eta aukeraketa egin da. Bigarren fase batean emanaldiak egingo dira. Hamar talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute.
Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira, abenduaren 3an eta 4an. Talde finalista guztiek 200 euroko saria jaso dute finalean parte hartzeagatik, baina saridun suertatuz gero, 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du talde horrek. Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat ere izango da (500 euro), bai eta emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat ere (500 euro).

Aukeraturiko taldeen kontzertuak honela antolatu dira:  abenduaren 3an, Left sparks, Piara, Dejavu, Massacres eta Duna. Eta abenduaren 4an, Esku-P, Cerveza suicida, Nagera, Mike L & javi D eta Sweet lima.

Zorionak finalista guztiei!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu